2017ko maiatzean Kultura Live Zirkuitua sortu zuten Kultura Live elkartea osatzen duten aretoek. Nazioarteko zein bertako hainbat musika talde eta bakarlarik parte hartu zuten bertan: Wovenhand, Cracker, PILT, Anestesia, Zen Garden, Bombino, etab.
Guztira 2.875 pertsona batu ziren Kultura Live Zirkuituaren lehendabiziko edizioan. Horietako 714 Gipuzkoan bildu ziren, 221 Araban, 913 Bizkaian, 514 Nafarroan eta 513 Lapurdin.
Proiektu honi esker kalitatezko kontzertu zirkuitu dinamikoa bultzatu nahi dugu, zuzeneko musikak bizi duen egoeraren erradiografia egin, eta musika aretoak aurkitzen diren hirietako, herrietako eta auzoetako ekonomian duten eragina nabarmendu.
Lehendabiziko edizio honen balio erantsia Kultura Live Zirkuituak hainbat aretori programazio ausartak egiteko aukera eskaintzean egon da.