5 iraila, 2018 Kultura Live

2.929 parte-hartzaile, Kultura Live Zirkuituaren bigarren edizioan

Kultura Live elkarteak Kultura Live Zirkuituaren bigarren edizioa antolatu zuen maiatzean. Proiektu honi esker zuzeneko musika areto pribatuek urtean zehar egiten duten lana eta lan honek gizartean, ekonomian eta kulturan duen eragina nabarmendu nahi da.

Guztira 2.929 ikus-entzulek parte hartu zuten Kultura Live Zirkuituaren bigarren edizioan.

Hauek dira zirkuituan parte hartu zuten proiektu batzuk: Ainara Legardon, Hatxe, Monster Magnet, M.Ward, Cycle, Non Servium, King Khan & The Shrines, Gatillazo, Buffalo, Willie Nile & Band, Eri Yamamoto Trio, Furyo, The Creepy Tones, Masterplan, Skeletoon, Dark Embrace, Taken, Los Tupper, Kuve, Villanueva, Virenque, The Neatbeats, Lie Detectors, The Inductions, The Northagirres, Kepa, Vinny Appice, Mob Rules, etab.

Musika areto pribatuei dagokionez hauek parte hartu zuten: Indara, Le Magneto, Kafe Antzokia, Hell Dorado, Fever/Santana 27, Beikozini, Bermeoko Kafe Antzokia, Atabal, Tunk!, Dabadaba, Le Bukowski, Doka, Zentral Kafe Teatro, Bilbaína Jazz Club, San Agustin eta Plateruena.

Areto hauek urtean zehar antolatzen dituzten ekitaldiek bere auzoetako, herrietako eta hirietako ekosistema kulturala eta soziala aberasteko balio dute. Kultura Live elkarteak lan hori gizarteratu nahi du Kultura Live Zirkuitua proiektuarekin. Honi esker areto horietako askok ohikoak ez diren proposamenak programatzeko aukera dute.

Argazkia: M. Ward, Sanagustin kulturgunean. Argazkilaria: Alberto Beloki.

Tagged: