Durangoko Plateruenak, Kultura Live elkarteko bazkidea eta aldi berean Europako Live DMA elkarteko bazkidea, Europako Musika Kontseiluak bultzatutako STAMP PROJECT ekimenean parte hartuko du.
Europako herrialde ezberdinetan musikaren sektorean formakuntza profesionala eta joera enpresarialak bultzatzeko lanabesak sortzeko proiektua da STAMP PROJECT.
Zipreko Nikosia hirian apirilaren 28an eta 29an burutuko den mintegian Live DMA elkartearen ordezkaritza lanak egingo dituzte Plateruenak (Kultura Live) eta VNPF elkarteak (Holandako musika areto eta jaialdien elkartea).
Ekintzailetza, jaialdi eta ekitaldien antolakuntza, audientzien garapena, integrazio soziala, sare lanak eta nazioarteko kooperazioa izango dira jorratuko diren gai nagusiak.
Parte hartzaileek Europa mailako kontaktuak landu, kontaktu berriak sortu, giza garapenean aurrera egin eta herramienta digital berriak ezagutuko dituzte.
Kultura Live 2015an bilakatu zen Live DMA Europako Musika Aretoen eta Musika Jaialdien elkartearen bazkide. Etxepare Institutuarekin elkarlanean.