20 apirila, 2018 Kultura Live

MONSTER MAGNET, AINARA LEGARDON, M. WARD, CYCLE, NON SERVIUM, KING KHAN & THE SHRINES, RUSSKAJA, GATILLAZO, WILLIE NILE & BAND, ERI YAMAMOTO TRÍO, etab. KULTURA LIVE ZIRKUITUAREN BIGARREN EDIZIOAN

2017an abian jarri ostean 2018an bigarren edizioa beteko du Kultura Live Zirkuituak. Aurten ere maiatzean egingo da eta Kultura Live elkartea osatzen duten aretoek kalitatezko kontzertu zirkuitu dinamikoa osatu dute.

Maiatzean zehar Euskal Herriko areto ezberdinetan antolatuko diren kontzertuek osatuko dute Kultura Live Zirkuitua. Hauek dira ekimen honetan parte hartuko duten aretoak: Indara, Le Magneto, Kafe Antzokia, Hell Dorado, Fever/Santana 27, Beikozini, Bermeoko Kafe Antzokia, Atabal, Tunk!, Dabadaba, Le Bukowski, Doka, Zentral Kafe Teatro, Totem aretoa, Bilbaína Jazz Club, San Agustin eta Plateruena.

Iaz bezala zirkuitu honi esker zuzeneko musika aretoek aurkitzen diren hirietako, herrietako eta auzoetako ekonomian duten eragina nabarmentzea bilatzen dugu. Ekosistema hauetako giza eta kultur jardueran aurrera egiten laguntzen duten programazioak eskaintzen dituzte zuzeneko musika aretoetako ekitaldiek eta lan hori gizarteratzea nahi dugu.

2017an egin zen lehendabiziko edizioan 2.875 pertsona bildu zituen Kultura Live Zirkuituak.

Kultura Live elkartean Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroa probintzietako zuzeneko musika areto profesionalak aurkitzen dira. Areto hauek urtero mila ekitaldi baino gehiago antolatzen dituzte eta 10.000 pertsonendako aforoa gainditzen dute.

10. urteurrena

Kultura Live elkarteak 10.urteurrena ospatuko du 2018an. Hori dela eta hainbat ekimen antolatuko dira urtean zehar. Horien artean nabarmentzekoa da ekainaren 4tik 6ra Bilbon egingo den Europako Musika Areto eta Musika Jaialdien Live DMA elkartearen Batzar Nagusia. 2.500 musika areto eta jaialdi ordezkatzen dituzten 18 herrialdeetako elkarteetako ordezkariak Kafe Antzokian bilduko dira sektorearen nondik norakoak eztabaidatzeko.

Kultura Live Zirkuitua 2018

Maiatzak 3 mayo

Eri Yamamoto trío

Bilbaína Jazz Club

20:00, 12€

Hotel Conde Duque

Bilbo

 

Maiatzak 4 Mayo

Furyo + The Creepy Tones

21:30, 5€

Le Magneto

Baiona

 

Maiatzak 5 mayo

Masterplan + Skeletoon + Dark Embrace + Taken

Tunk Aretoa

Irun

 

Maiatzak 11 mayo

Willie Nile & Band + Los Tupper

22:00, 15/18€

Kafe Antzokia

Bilbo

 

Maiatzak 11 mayo

Monster Magnet + ¡Pendejo! + Arenna

Santana 27 / Fever

20:30, 22/27€

Bilbo

 

Maiatzak 11 Mayo

Kuve + Villanueva + Virenque

20:00, doan/gratis

Indara

Iruñea

 

Maiatzak 12 mayo

Russkaja

Totem Aretoa

Atarrabia

 

Maiatzak 12 mayo

Gatillazo

20:00, 14/17€

Doka Antzokia

Donostia

 

Maiatzak 13 mayo

The Inductions + The Northagirres

Le Bukowski

Donostia

 

Maiatzak 17 mayo

M. Ward

21:30, 17/20€

Sanagustin kulturgunea

Azpeitia

 

Maiatzak 18 mayo

The Neatbeats + Lie Detectors

22:00, 14/16/18€

Hell Dorado

Gasteiz

 

Maiatzak 19 mayo

Cycle + talde gonbidatua

22:30, 12/15€

Plateruena

Durango

 

Maiatzak 25 mayo

Non Servium + Karne Kruda

22:30, 12/15€

Beikozini

Ondarroa

 

Maiatzak 25 mayo

Buffalo

Bermeoko Kafe Antzokia

Bermeo

 

Maiatzak 26 mayo

Ainara Legardon + Hatxe

20:30, 10/13€

Dabadaba

Donostia

 

Maiatzak 30 mayo

Vinny Appice + Mob Rules Live

21:30, 15/18€

Zentral

Iruñea

 

Maiatzak 31 mayo

King Khan & the Shrines + Kepa

20:30, 10/13/16€

Atabal

Biarritz

Tagged: , ,