Plateruena, bi hamarkadako ibilbidearen amaiera

Egoerak behartuta, Plateruena Kafe Antzokia kooperatiba desegin egingo dugu, Durangoko Udalaren eta herritarren esku utzita eraikina eta kultur ondarearen geroa.

Kudeaketa ekonomikoa zaila izan da gure ibilbide osoan; azken bost urteetan, batez ere. COVID19ak ezinezko egin du jarraipena eta eraikinaren ustapen-epea luzatzea.

Kulturari bizia eman diogu Durangon, Euskal Herri osorako, bi hamarkadatan. Geroari begira, egitasmo herritar berri batean parte hartzeko betiko nahia agertu nahi dugu.

Handia egin dugu denon artean, egunik egun, bi hamarkadatan Sasiak hartutako hiltegi zahar bat hartu genuen Durangoko Udalaren jabetzako lurzoruan, eta bizi berriz jaso eta bete dugu, behetk gora, hemezortzi urtean.

Zilar Astea, Hitzez eta Ahotsez, Jam Session, Gau Elektronikoak eta gehiago gauzatu ditugu Durangaldeko sortzaileekin. Kontzertu asko dugu gogoan: Berri Txarrak, Zea Mays , Izaro, Ken Zazpi, Gatibu, Vetusta Morla, Deibie Harry, Nacho Vegas, Deluxe, Clem Snide, Swans, Minus- eta beste hainbeste.

Ehunka kultur eta gizarte ekitaldiren artean, José Bové, Xaiber Arzallus, Maddalen

Iriarte, Xaiber Lete, Ramón Jauregi, Maialen Lujanbio, Benito Lertxundi, Mari Luz Esteban eta beste asko izan ditugu gure oholtzan. Sanfaustoak, Ihauteriak, Durangoko Azokak ospatu ditugu bertan.

Guztira, 2.139 hitzordu, eta jende adina bizipen. Izen handiko artistak ekarri ditugu Durangora, eta hasiberriak hazten ikusi ditugu gure oholtzan. Kantatu eta dantzatu egin dugu. Edan, barre, jan, eztabaidatu. Haserretu eta adiskidetu egin gara. Bizi.

Handia egin dugu denon artean, Durangoko herritarrok eta Euskal Herriko kulturgileok

Ibilbide ederra eta gogorra izan da egitasmoa bideragarri egitea

Asmo handiko kultur proiektu herritarra izan da gurea, eta arlo ekonomikoak nekeak eragin dizkigu beti.

Ostalaritza zerbitzuetatik egin nahi izan dugu bideragarri kultur jarduna, eta ez dugu lortu ahal izan. Tartean, kultur kontsumoaren eta ostalaritzaren beherakada ez ezik, bigarren krisialdi orokorra egokitu zaigu orain.

Plateruena eraikina eta azpiegiturak prestatu eta mantentzeko 1.40 .000 euro inierttu dira, guztira, hemezortzi urtetan. Inbertsio horren %20 Berbaro euskara elkarteak, %44 norbanako edo eragileek eta %29 Plateruenaren jardunak ordaindu dute; %7 da ordaindu barik gelditu dena, finantza erakundeei zorretan.

Plateruenaren jardunaren eragiketen bolumena, 7 4.000 eurokoa izan da, batez beste, urtean; langileen soldatak, salgaiak eta kanpo zerbitzuak ordaintzeko. Gastu horren iturriaren % 87 autofinantzaketa izan da, eta % 13 dirulaguntzak.

Eskerrak eman gura dizkiegu guztei. Durangoko Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, babesle pribatuei, eta, batez ere, Berbaro elkarteari eta Durangoko nahiz Euskal Herri osoko bazkide, laguntzaile eta kulturzaleei.

Durangarren ekimenez, kultura landua eskaini dugu Euskal Herri osorako

Plateruen kultur ereduak balio argiak zituen hasieratik eta zaindu ditu beti: herritarra eta profesionala, euskalduna eta kulturanitza, kritikoa eta bizizalea izan da.

1.126 bazkide izan gara Plateruena sustengatu dugunak; 877 herritar eta eragileren ekarpenekin ekin genion 2002. urtean, eta ieste 239 gehitu ziren 2014an. 69 profesional izan dira Platerueneko lan-taldearen parte denbora jarraituan. 10.000 kulturgile inguru izan ditugu lanean ekitaldietan: artistak, antolatzaileak, profesionalak, amateurrak, euskaldunak, euskalerritarrak, atzerritarrak.

Kultura denon artean egiten dugu. Denon ekimenez, denon lanarekin. Bi hamarkada hauetan itzaletan gelditu izan dena jarri nahi dugu, orain, lehen lerroko fokoen argitan: bazkideen borondatezko lana eta langileen borondate ordainezina. Eskerrik asko.

Hamaika milatik gora izan gara Durangoko plateruak. Zorionak zilargin guztoi Herriaren jabetzakoa eta herritarrek egina da, eta durangarren esku behar du Eraikin handia eta ederra uzten dugu Durangoko Udalaren jabetzan. Durangarrena da, beraz.

Ikuskizun eta ostalaritza azpiegiturak ere utziko ditugu bertan, kalitatezkoak eta erabilera anitzekoak. Horiek ere udalari uzten dizkiogu, herritarren esku jar ditzan.

Kulturgintzarako eta herrigintzarako eredu bat ere uzten dugula uste dugu, eta Durangon kultur bizitza oraindik eta handiagoa nahi genuke etorkizunean. Gure aldetk, betiko nahia eta indarra dugu euskal kultura sustatuko duen egitasmo ierri iat partekatzeko.

Iraganik eta gerorik ez dago, baina, orainik barik. Eta orain, hemezortzi urteko ibilbidea amaitzea dagokigu.

 

Ez diamante, ez perla, ez urregorririk.

Alegrantzia baino ez dago hoberik.

Durangoko Plateruak, 2020ko

115 zuzeneko musika areto, Open Club Day proiektuaren hirugarren edizioan

Live DMA elkarteak antolatzen duen Open Club Day ekimenaren hirugarren edizioa egingo da datorren otsailaren 1ean.

Guztira Europa osoko 115 zuzeneko musika aretok parte hartuko dute. Azpeitiako Sanagustin aretoa izango da Euskal Herriko ordezkaria.

2020ko edizioan Estonia, Italia, Danimarka, Islandia edo Hungaria bezalako herrialdeetako musika aretoak batu dira egunez egiten den proiektu honetara.

Open Club Day-ren helburuak zuzeneko musika aretoek egiten duten lana gizarteratzea eta balioan jartzea dira.

Zuzeneko musika aretoak bere komunitateko kultur eragile dinamikoak dira, bere entzuleak babesten dituzte eta artisten garapen artistikoa bideratzen dute. Horretaz gain enplegua sortzen dute. Zuzeneko musika-aretoek zuzeneko musikaren balio ekonomiko, sozial eta kulturalak bultzatzen dituzte.

Open Club Dayn parte hartuko duten aretoetako eszenatokietan ekitaldi ugari antolatuko dira: tailerrak, soinu froga irekiak, erakusketak, hitzaldiak, etab. Denok ongi etorriak zarete Open Club Day-n!

2.875 pertsona bildu zituen Kultura Live Zirkuituaren lehendabiziko edizioak

2017ko maiatzean Kultura Live Zirkuitua sortu zuten Kultura Live elkartea osatzen duten aretoek. Nazioarteko zein bertako hainbat musika talde eta bakarlarik parte hartu zuten bertan: Wovenhand, Cracker, PILT, Anestesia, Zen Garden, Bombino, etab.

Guztira 2.875 pertsona batu ziren Kultura Live Zirkuituaren lehendabiziko edizioan. Horietako 714 Gipuzkoan bildu ziren, 221 Araban, 913 Bizkaian, 514 Nafarroan eta 513 Lapurdin.

Proiektu honi esker kalitatezko kontzertu zirkuitu dinamikoa bultzatu nahi dugu, zuzeneko musikak bizi duen egoeraren erradiografia egin, eta musika aretoak aurkitzen diren hirietako, herrietako eta auzoetako ekonomian duten eragina nabarmendu.

Lehendabiziko edizio honen balio erantsia Kultura Live Zirkuituak hainbat aretori programazio ausartak egiteko aukera eskaintzean egon da.

The Dictators NYC, Euskal Herrian

The Dictators NYC, rock eta punk-rock eszenako talde garrantzitsuenetakoa, Euskal Herrira itzuliko da Kultura Live elkarteko kide diren hainbat aretotan kontzertuak eskaintzeko: Dabadaba (apirilak 13), Kafe Antzokia (apirilak 21), Hell Dorado (apirilak 22) eta Zentral (apirilak 26).

New Yorken 1973an sortutako taldeak 1975ean argitaratu zuen ‘The Dictators Go Girl Crazy!’ lehendabiziko diskoa. Gaur egun MC5 eta The Stooges bezalako taldeekin batera AEBko punk rock talde garrantzitsuenetakoa da.

Bere ibilbidean zehar hainbat geldialdi, taldekide aldaketa eta eskubide arazoak izan baditu ere 2014an eta 2015an egin zituzten bezalako bira arrakastatsuak egiten jarraitzen dute.

Apirilaren 13tik aurrera ‘Stay with me’ edo ‘Who will save rock and roll’ bezalako klasikoak zuzenean entzuteko aukera berri bat izango dugu Euskal Herrian egingo duten birari esker.

The Dictators NYC, Euskal Herrian:

Apirilak 13 Donostia, Dabadaba

Apirilak 21 Bilbo, Kafe Antzokia

Apirilak 22 Gasteiz, Hell Dorado

Apirilak 26 Iruñea, Zentral

Beltza Weekend jaialdiak soul eta R&B onenaz beteko du Iruñea

Musika beltza ardatz izanen duen Beltza Weekend jaialdiaren lehen edizioa heldu den irailaren 28, 29 eta 30ean eginen da Iruñean. Estreinako hitzordu honetan soul eta rhythm&blues estiloetan oinarritutako kontzertu sorta dotore eta askotarikoa izanen dugu gozagai eta musika beltzeko disko jartzailerik onenak ekarriko ditugu hirira. Zuzeneko emanaldiak Zentral aretoan izanen dira eta egitaraua nazioarteko taldeekin osatuko da. Bien bitartean, disko jartzaileen saioak Alde Zaharreko hainbat tabernatan eginen dira. Beltza Weekend irauteko asmoarekin jaio da. Aurki kartela osatuko duten lehen taldeak jakinaraziko ditugu.

Musika beltzean espezializatutako Gautxoriak Soul Club eta Shakin’ Brothers kolektibo iruindarrek indarrak batu dituzte Beltza Weekend jaialdia sortzeko Zentral aretoarekin elkarlanean. Helburua hauxe: Musika eta kultura beltzaren soinu-oihal eta espresiobide zenbait Iruñera asteburu luze batez ekartzea (hortik jaialdiaren izena): Soul eta R&B-etik (funk eta bluesa zaku zabal honetan sartuko ditugu) ska eta rocksteady jamaikarreraino, rock and roll beltza bazter utzi gabe. Eta, noski, jazza bere alderdi dantzagarrienean, alegia, klub eta organ-groove zaporedun jazza. Edonola ere, jaialdia aipatutako estiloen jatorriari so jaio da, hau da, joan sen mendeko 50, 60 eta 70etako hamarkadei begira, nahiz eta ez duen, inondik inora, hitzordu “revival”-zalea izateko inongo asmorik.

Kontzertuen egitaraua, aurki jakinaraziko duguna, Zentral aretoarekin elkarlanean osatu da. Izan ere, Zentral izanen da zuzeneko emanaldien epizentroa. Halaber, asteburu osoan zehar –ostegunetik larunbatera– hainbat jai eta saio egingo dira musika beltzeko disko-aukeratzaile onenen eskutik. Horien artean, nabarmentzekoak izanen dira jaialdiaren beste bi egoitzatan eginen direnak: La Urbana eta Nebula tabernetan, hain zuzen ere, Zentralen bertan eginen den saio berezia ahaztu gabe. Eta adi, izan ere larunbatean eguerditik hasita iluntzera arte musika egonen baita: hiriko hainbat txokotan aldi berean eginen den alldayer-a. Saio guztiak biniloarekin eginen dira.Aurki itxitako lehen taldeen izenak jakinaraziko dizkizuegu eta detaile gehiago emanen ditugu festei, disko jartzaileen saioei eta prestatzen ari garen jarduera paraleloei buruz.

Zipren ospatuko den STAMP PROJECT mintegian parte hartuko du Plateruenak

Plateruena

Durangoko Plateruenak, Kultura Live elkarteko bazkidea eta aldi berean Europako Live DMA elkarteko bazkidea, Europako Musika Kontseiluak bultzatutako STAMP PROJECT ekimenean parte hartuko du.

Europako herrialde ezberdinetan musikaren sektorean formakuntza profesionala eta joera enpresarialak bultzatzeko lanabesak sortzeko proiektua da STAMP PROJECT.

Zipreko Nikosia hirian apirilaren 28an eta 29an burutuko den mintegian Live DMA elkartearen ordezkaritza lanak egingo dituzte Plateruenak (Kultura Live) eta VNPF elkarteak (Holandako musika areto eta jaialdien elkartea).

Ekintzailetza, jaialdi eta ekitaldien antolakuntza, audientzien garapena, integrazio soziala, sare lanak eta nazioarteko kooperazioa izango dira jorratuko diren gai nagusiak.

Parte hartzaileek Europa mailako kontaktuak landu, kontaktu berriak sortu, giza garapenean aurrera egin eta herramienta digital berriak ezagutuko dituzte.

Kultura Live 2015an bilakatu zen Live DMA Europako Musika Aretoen eta Musika Jaialdien elkartearen bazkide. Etxepare Institutuarekin elkarlanean.

Hemen da Musik On, Musika Aretoen Asteburua

John Paul Keith

Datorren asteburuan, azaroaren 24tik 27ra, ‘Musik On, Musika Aretoen Asteburua’ ospatuko dute Kultura Live elkarteko aretoek.

Ekimen honek musika aretoen lanak musikaren sektorean duen eragina azpimarratzea du helburu. Horretarako asteburu bakar batean musika aretoek eskaintzen dituzten kalitatezko kontzertuen kopurua eta gizartean zuzeneko musikak duen garrantzia nabarmendu nahi dira.

Hauek dira ekimen honetan parte hartuko duten aretoak: Kafe Antzokia, Santana 27 / Fever, Hell Dorado, Plateruena, Bermeoko Kafe Antzokia, Beikozini, Doka, Le Bukowski, Dabadaba, Sala Totem, Zentral Kafe Teatro, Tunk!, Atabal, Sala Noboo, Bilbaína Jazz Club y Azkena Bilbao.

28 Mercat de Música Viva de Vic

Irailaren 14tik 18ra Catalunyako Vic hirian Mercat de Música Viva azokaren 28. edizioa ospatu zen.

Kultura Live bertan izan ginen eta irailaren 14an ospatu zen hasiera ekitaldian parte hartu genuen. Bertan, ASACC elkarteak 15 urteko ibilbidea ospatzen duen ikus-entzunezko lana aurkeztu zuen. Horretaz gain Carles Rodríguez argazkilariaren ‘Backstage Curtcircuit’ erakusketa ere ikusteko aukera izan genuen.

Ester Jiménez Morenok eta Bad Gyal-ek gidatutako ‘Los millenials: ¿nacen o se hacen?’ hitzaldian gaur egun gazteengana heltzeko marketing estrategiak ezagutu genituen.

Hainbat instituzio eta elkarteetako kideekin topaketak izateaz gain irailaren 16an ‘La Seguridad Social de los Músicos en salas de pequeño formato’ izenburuko lan mahaian parte hartu genuen.

Azkenik, EH Sona 2016 jaialdiaren aurkezpen ekitaldian izan ginen. Baita ondoren Amorantek eskaini zuen kontzertuan ere.

Vic-en ikasitakoak egunerokoan aurrera egiten lagunduko gaitu eta ekimen berriak sortzeko aukera eskainiko digu.

Argazkia: PERE MASRAMON

Jarri zaitez gurekin kontatuan