30 urtarrila, 2017 Kultura Live

Dabadabak Elsa records zigilua kaleratu du

Dabadaba aretoak Elsa records diskoetxea martxan jarri du eta Bilboko VULK taldea izango da lehendabiziko erreferentzia.

‘Zaldia burning’ da VULK taldearen ‘Beat Kamerlanden’ lehendabiziko diskoaren aurrerapen kantua. Joan den urtarrilaren 27an Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu zuten Señores taldearekin batera.

Dabadabak bidali duen oharrak dioenez ‘Vulk laban zorrotza bezalakoa da zuzenean. Ondo koizpeztutako soinu sendoa duen makina martzial baten gainean barruraino sartzen zaizun ahotsa aurkezten dute’.

Zorterik onena opa diegu proiektu berri honekin. Dabadaba aretoaren agenda esteka honetan begiratu dezakezu.

Tagged: , ,