6 uztaila, 2017 Kultura Live

Europa, jomuga

2017ko ekainaren 6an  Kultura Live Lab ekimenaren baitan Europara begira jarri gaituen Nazioarteko Zuzeneko Musika Aretoen Jardunaldia antolatu genuen Donostiako Dabadaba Aretoan. Bertan izan ziren Audrey Guerre (Live DMA elkarteko koordinatzailea), Arne Dee (Live DMA elkarteko datu baseen programaren koordinatzailea) eta Ainhoa González Sanchiz (Creative Europe Desk Media Euskadiko koordinatzailea).

Jardunaldian Live DMA elkartea ezagutu genuen. Kultura Live 2015ko udaberritik da Live DMA elkarteko kide eta nazioartean antolatu diren hainbat ekimenetan parte hartu du: Bruselan 2016an egindako batzarra, Primavera Sound jaialdian urtero antolatzen den nazioarteko zuzeneko musikaren jardunaldiak, etab.

Gaur egun 13 herrialdetako 17 kide ditu Live DMA elkarteak. 2.500 musika aretotik gora ordezkatzen dute elkarte horiek. 2014an 56 milioi bisitari izan zituzten 400.000 emanaldi inguru antolatu ziren (2016an argitaratutako datuak).

Datu hauek ezagutzeaz gain Creative Europe ekimenera gerturatzeko aukera ere izan genuen. Kultura Livek Live DMA elkartearen eskutik parte hartzen du ekimen honetan.