Notice: wpdb::prepare modu desegokian deitu izan da. Kontsultak ez du leku-marka kopuru egokia (2) pasatako argumentu kopuruarentzako (3). Irakurri WordPress nola debugeatu informazio gehiago lortzeko. (Mezu hau 4.8.3 bertsioan gehitu zen.) in /home/kulturalive/www/wp-includes/functions.php on line 4139 Jon Rodriguez argazkilariak eta Hell Dorado aretoak “SOUNDCHECKIN´ Vol. 2” aurkeztu dute | Kultura Live
5 abendua, 2016 Kultura Live

Jon Rodriguez argazkilariak eta Hell Dorado aretoak “SOUNDCHECKIN´ Vol. 2” aurkeztu dute

Jon Rodriguez

Gasteizko aretotik igaro diren hainbat musikariren erretratuek osatzen dute Jon Rodriguez Bilbao argazkilariaren bilduma berria. Argitalpen berri honetan azkenengo 3 urtetan ateratako 150 erretratu inguru bildu dituzte.

Jon Rodriguezek bere bi pasio batu ditu lan honetan: musika eta argazkilaritza. Ohikoa ez den musikarien ikuspuntu intimoago bat erakusten dute argazki hauek. Izan ere erretratuak soinu frogetan atera ditu eta ez zuzenekoak eskaintzen diharduten bitartean.

Argitalpen hau Hell Doradoren 15. urtemuga ospatzeko antolatu dituzten ekitaldien baitan aurkitzen da. Arabako Foru Aldundiaren laguntza izan du eta aretoan bertan eta Zuloa liburudendan erosi daiteke.

Jon Rodriguez

Jon Rodriguez

jon-rodriguez-1

Tagged: , , , , ,