7 azaroa, 2017 adminkultura

Kultura Live, Berlineko Stadt Nach Acht jaialdian

Azaroaren 8tik 10era LIVE DMA elkarteak Live Style Europe proiektuaren baitan zuzeneko musika aretoek duten balioa aztertzeko antolatu duen lan taldean parte hartuko du Kultura Livek.

Live DMA elkarteko bazkide diren musika aretoetako zuzendariek, programatzaileek eta kudeatzaileek parte hartuko duten topaketan musika aretoek tokiko ekonomian duten eraginaz eta gentifrikazioaz ere arituko dira.

Lan taldea Berlineko Stadt Nach Acht jaialdiaren baitan bilduko da eta Kultura Live Dabadaba aretoak ordezkatuko du.

Live DMA

2012an sortu zen Live DMA elkartea. Europako zuzeneko musikaren sektorea babesteko, bultzatzeko eta hobetzeko lanean dihardu. Sare hau 2.500 musika areto baino gehiago ordezkatzen dituzten 15 herrialdetako 17 elkartek osatzen dute.

2017an Europar Komisioak Live DMA Europako sare bezala onartu eta Creative Europe ekimenaren baitan Live Style Europe proiektua gauzatzeko diru-laguntza eman zion. Programa honek sektorearen profesionalizazioa bultzatuko du eta elkarteko bazkideen arteko elkarlanak bultzatuko ditu.

Tagged: , , , ,