26 maiatza, 2017 Kultura Live

Kultura Live Lab: Musika Aretoen Nazioarteko Jardunaldia

Kultura Livek, Euskal Herriko Zuzeneko Musika Areto Pribatuen elkartea, Kultura Live Lab ekimena sortu du sektorearen inguruko mahai inguru, mintegi eta lanabesak bultzatzeko asmoarekin.

Zuzeneko musika aretoen lan-dinamikan profesionaltasuna bultzatu eta aurrera egiteko apustua sendotzeko Nazioarteko Zuzeneko Musika Aretoen Jardunaldia antolatu dugu. Jardunaldi honen bitartez Live DMA elkartearen lan dinamika, Creative Europe ekimena, Europako zuzeneko musika aretoen sarea osatzeko oinarriak, eta zuzeneko musika aretoen datu baseak aurrera eramateko dinamikak ezagutuko ditugu.

Horretarako, Europako Live DMA elkarteko Audrey Guerre (koordinatzailea) eta Arne Dee (datu baseak osatzeko Live DMA survey programaren koordinatzailea) gonbidatu ditugu. Haiekin batera Creative Europe ekimena ezagutzeko Ainhoa González Sanchiz (Creative Europe Desk Media Euskadi) izango dugu.

Ekainak 6 asteartea
Dabadaba aretoa, Donostia
Ordutegia: 09:30 – 14:00

Gonbidatuak
Audrey Guerre (Live DMA, Nantes)
Arne Dee (Live DMA & VNPF, Amsterdam)
Ainhoa González Sanchiz (Creative Europe Desk Media Euskadi)

Egitaraua
Live DMA proiektuaren aurkezpena
Europako Zuzeneko Musika aretoen arteko sarea
Creative Europe
Live DMA survey program: zuzeneko musika aretoen datu baseak osatzeko dinamikak

Antolatzailea
Kultura Live

Gonbidapenak info@kulturalive.com helbidean eskatu behar dira.

Argazkia

Tagged: , , ,