Notice: wpdb::prepare modu desegokian deitu izan da. Kontsultak ez du leku-marka kopuru egokia (2) pasatako argumentu kopuruarentzako (3). Irakurri WordPress nola debugeatu informazio gehiago lortzeko. (Mezu hau 4.8.3 bertsioan gehitu zen.) in /home/kulturalive/www/wp-includes/functions.php on line 4140 Live DMA elkartearen Batzar Nagusia eta Live Style Europe proiektuaren aurkezpena | Kultura Live
14 uztaila, 2017 Kultura Live

Live DMA elkartearen Batzar Nagusia eta Live Style Europe proiektuaren aurkezpena

Ekainaren 20tik 22ra Live DMA elkartearen batzar nagusia ospatu genuen Oslon, Norvegia. Batzar honetan datozen lau urteetn burutuko den eta Europar Batzordearen Creative Europe egitasmoaren laguntza duen Live Style Europe proiektua abiatu zen.

2016ko eta 2017ko ekintzen errepasoa egin zen Batzar Nagusian. Bazkideok gure erronka eta zutabe nagusiak aurkezteko aukera izan genuen. Onderen, interes komunei buruzko eztabaida izan genuen eta etorkizunerako elkarlanerako alorrak zeintzuk izango diren erabaki genuen.

Datorren urterako Zuzendaritza Batzordea ere erabaki genuen: Stéphanie Thomas (FEDELIMA, Frantzia); Anders Tangen (NKA, Norvegia); Isabelle Von Walterskirchen (PETZI Suitza); David Dehard (Club Plasma, Belgika); Joppe Pihlgren (Svensk Live, Suedia); Armando Ruah (ACCES, Espainia); Marc Wohlrabe (LiveKomm, Alemania).

Live Style Europe

Urte hasieran Live DMAk bultzatutako Live Style Europe egitasmoa Creative Europen baitan onartua izan zen. Proiektu hau 2017ko ekainaren eta 2012ko ekainaren artean burutuko da. Osloko Batzar Nagusian Live Style Europe-en nondik norakoak azadu zizkiguten eta 2017/2018ko ekintzak planifikatu ziren.

Europara begira izango diren aukera eta proiektu berriak eskainiko ditu Live Style Europe egitasmoak.

Proiektua Live DMA-en baloreetan oinarrituta dago. Hain zuzen ere interes orokorreko eta  giza erantzunkizunei dagokien baloreetan. Gaitasun hauek ebaluatzeko, nabarmentzeko eta bultzatzeko balioko du.  Sei zutabe nagusi ditu:

LSE everywhere: Europa osoan zehar kontzertu aretoen eta musika jaialdi independienteen egitasmoa indartu.

LSE basics: Zuzeneko musikako sektoreko elkarteei dagokien baliabide legislatiboak antolatu.

LSE world: Kontzertu aretoen egoera aztertzeko datuen bilketa eta emaitzen analisia.

LSE for everybody: ‘Publikoen garapena’ eta ‘Zuzeneko musikaren balioa’ bezalako gaiak aztertzeko lan taldeak bultzatzea. Lehendabiziko gaia Rennes-en (Frantzia) egingo den Trans Musicales jaialdian aztertuko da eta bigarrena Berlinen (Alemania) egingo den Stad Nach Acht jaialdian.

LSE connections: Open Club Door Day (OCDD) bezalako ekimenak bultzatzea. Kontzertu aretoek ateak ireki eta bizilagunek eta politikariek hauen kultur jarduera ezagutuko dute.

LSE values: Independent Venues Campaing proiektua. Honi esker kontzertu aretoen lana babestunahi da.

Survey coordinators meeting

2011tik Live DMA bere bazkideen datuak biltzen hari da hauen lana eta eragina Europa mailan aztertzeko eta maila ezberdinetan partekatzeko. Elkarte guztiek lan hau bideratzeko koordinatzaile bat aukeratu dute, Kultura Live barne. Koordinatzaileak urtean bi bileretan biltzan gara gai nagusiak eztabaidatzeko eta urtero egiten diren inkestetako gaiak aztertzeko. Oslon azken datuak aztertu ziren eta hurrengo bilketa antolatu zen. Programa honen helburu nagusiak tokiko lana indartzea eta europa mailan datuak konparatzea dira.

Tagged: , ,