24 urria, 2016 Kultura Live

Musik On, musika aretoen asteburua

Azaroaren 24tik 27ra Kultura Live elkarteak bultzatuta ‘Musik On, Musika Aretoen Asteburua’ ospatuko dute elkarteko aretoek.

Ekimen honek musika aretoen lanak musikaren sektorean duen eragina azpimarratzea du helburu. Horretarako asteburu bakar batean musika aretoek eskaintzen dituzten kalitatezko kontzertuen kopurua eta gizartean zuzeneko musikak duen garrantzia nabarmendu nahi dira.

Proiektua dinamizatzeko datozen asteetan iragarriko diren zozketa eta promozio ezberdinak egingo dira.

2016an Kultura Liven burutu diren proiektuen artean eta Musik On, Musika Aretoen Asteburuarekin batera elkartearen irudi berria, web orrialde berria eta elkarteko aretoei buruzko teaserrak aurkitzen dira. Kultura Livek Primavera Pro (Bartzelona), Mercat de Música Viva (Vic, Catalunya) eta Monkey Week (Sevilla) azoketan parte hartu du ekimen ezberdinak martxan jartzeko oinarriak ezarriaz.