6 uztaila, 2017 Kultura Live

Musika sortzaile berriak bultzatzeko Arkupehotsak sortu du Sanagustin kulturguneak

Arkupehotsak sormenaren erakuslehio berria sortu du Azpeitiko Sanagustin kulturguneak. Proiektu honetan bi osagai garrantzitsu uztartu dituzte: eduki gisa kultur jarduna modu integralean jorratzeko nahia eta kasu honetan musikaren alorra bere zentzu eta adierazpenik zabalenetan lantzeko ahalegina.

2011an abian jarri zenetik sortzaile berriei babesa emateko plaza izan da Azpeitiko Sanagustin kulturgunea. Lan hori indartzeko Arkupehotsak ekimena martxan jarri dute 2017an. Musika talde eta bakarlari berriei aukera berriak eskaintzeko balioko du proiektuak.

Arkupehotsak-en helburuak

Musika sortzaile berriei nahiz garatze bidean dauden musika proiektu berriei plaza
duin bat eskaintzea.
Herriko, eskualdeko eta oro har Euskal Herriko sortzaileen dinamika aktibatzea.
Euskarazko sorkuntzarako baliabideak jarri eta euskal musikari hedapena ematea.
Musika sortzaile berrien erreferentzia puntu bat izatea.
Iguruan ditugun sortzaileak balioan jarri eta euren jardunerako tresnak eskaintzea.

Arkupehotsak proiektuari buruzko xehetasunak hemen aurkitu ditzakezu. Lehendabiziko deialdia uztailaren 16a arte dago irekia.

Tagged: , , ,