Notice: wpdb::prepare modu desegokian deitu izan da. Kontsultak ez du leku-marka kopuru egokia (2) pasatako argumentu kopuruarentzako (3). Irakurri WordPress nola debugeatu informazio gehiago lortzeko. (Mezu hau 4.8.3 bertsioan gehitu zen.) in /home/kulturalive/www/wp-includes/functions.php on line 4140 Nazioarteko zuzeneko musika aretoen jardunaldia, Primavera Pron | Kultura Live
10 ekaina, 2017 Kultura Live

Nazioarteko zuzeneko musika aretoen jardunaldia, Primavera Pron

Ekainaren 2an, ostirala, zueneko musika aretoen nazioarteko jardunaldia egin zen Primavera Sound jaialdiko profesionalei zuzendutako Primavera Pro azokako ‘Mirador’ gunean. ‘Music Moves Europe‘ ekimenaren aurkezpenarekin hasi zen eguna. Musikaren sektorearen 50 elkartek baino gehiagok parte hartzen duten proiektua. Digitalizazioa, profesionaltasuna bultzatzea eta bertoko taldeak bultzatzeko ekimenak izan ziren aipatu ziren gaietako batzuk.

Music cities: London, Hamburg, Oslo, Barcelona‘ mahai-inguruan hiri hauetako ordezkariak aritu ziren. Balore kateak sortzearen garrantzian bat egin zuten guztiek. Europako Iparraldeko ekimen publikoen eredua nabarmendu zen eta Londresen azkeneko urtean areto ertain eta txikiak babesteko bultzatu dituzten ekimenak aurkeztu zituzten. Zuzeneko musika aretoek hirietako ekonomia eratorrian duten garrantzia nabarmendu eta areto hauek babesteko ekimenen beharra defendatu zuten. Gaueko ekonomiak hiri hauetan duten garrantzia ere gogoratu zuten eta Austin (Texas, AEB) hiriak egindako ‘Munduko Zuzeneko Musikaren Hiriburua’ marketing kanpaina aipatu zuten.

Live Style EuropeLive DMA Europako Musika Aretoen Elkarteak datozen lau urtetan gauzatuko duen programa da. ‘Live DMA presents Live Style Europe‘ aurkezpenean azaldu zuten. Creative Europe ekimenaren baitan landu dute proiektua eta hainbat ekimen bultzatuko dituzte: ikerketak, aretoen lan dinamikei buruzko datuak biltzeko lanabesak, elkarlanak, etab. Kultura Live Live DMAko bazkide gara eta Live Style Europe ekimenean parte hartuko dugu.

Jardunaldia ‘Sound Regulation, Safety & Neighbour Relations-Music Venues Rights and Duties’ topaketarekin amaitu zen non besteak beste Madrilen eta Bartzelonan lantzen ari diren ‘Mesa de ocio’ ekimenei buruz aritu ziren.

Donostiako Dabadaba aretoa bestalde, Primavera Sound jaialdian izan zen bere stand-arekin. Urtean zehar antolatutako hainbat kontzerturen afitxak (inprimaketa berezian), kamisetak, tote bag-ak etab. saldu zituzten. Tartean Bilboko Vulk taldearen diskoa ere.

Primavera Pro argazkia: Paco Amate

Dabadabak Primavera Sound jaialdian jarritako stand-a:

Tagged: , , ,