30 iraila, 2020 Kultura Live

Plateruena, bi hamarkadako ibilbidearen amaiera

Egoerak behartuta, Plateruena Kafe Antzokia kooperatiba desegin egingo dugu, Durangoko Udalaren eta herritarren esku utzita eraikina eta kultur ondarearen geroa.

Kudeaketa ekonomikoa zaila izan da gure ibilbide osoan; azken bost urteetan, batez ere. COVID19ak ezinezko egin du jarraipena eta eraikinaren ustapen-epea luzatzea.

Kulturari bizia eman diogu Durangon, Euskal Herri osorako, bi hamarkadatan. Geroari begira, egitasmo herritar berri batean parte hartzeko betiko nahia agertu nahi dugu.

Handia egin dugu denon artean, egunik egun, bi hamarkadatan Sasiak hartutako hiltegi zahar bat hartu genuen Durangoko Udalaren jabetzako lurzoruan, eta bizi berriz jaso eta bete dugu, behetk gora, hemezortzi urtean.

Zilar Astea, Hitzez eta Ahotsez, Jam Session, Gau Elektronikoak eta gehiago gauzatu ditugu Durangaldeko sortzaileekin. Kontzertu asko dugu gogoan: Berri Txarrak, Zea Mays , Izaro, Ken Zazpi, Gatibu, Vetusta Morla, Deibie Harry, Nacho Vegas, Deluxe, Clem Snide, Swans, Minus- eta beste hainbeste.

Ehunka kultur eta gizarte ekitaldiren artean, José Bové, Xaiber Arzallus, Maddalen

Iriarte, Xaiber Lete, Ramón Jauregi, Maialen Lujanbio, Benito Lertxundi, Mari Luz Esteban eta beste asko izan ditugu gure oholtzan. Sanfaustoak, Ihauteriak, Durangoko Azokak ospatu ditugu bertan.

Guztira, 2.139 hitzordu, eta jende adina bizipen. Izen handiko artistak ekarri ditugu Durangora, eta hasiberriak hazten ikusi ditugu gure oholtzan. Kantatu eta dantzatu egin dugu. Edan, barre, jan, eztabaidatu. Haserretu eta adiskidetu egin gara. Bizi.

Handia egin dugu denon artean, Durangoko herritarrok eta Euskal Herriko kulturgileok

Ibilbide ederra eta gogorra izan da egitasmoa bideragarri egitea

Asmo handiko kultur proiektu herritarra izan da gurea, eta arlo ekonomikoak nekeak eragin dizkigu beti.

Ostalaritza zerbitzuetatik egin nahi izan dugu bideragarri kultur jarduna, eta ez dugu lortu ahal izan. Tartean, kultur kontsumoaren eta ostalaritzaren beherakada ez ezik, bigarren krisialdi orokorra egokitu zaigu orain.

Plateruena eraikina eta azpiegiturak prestatu eta mantentzeko 1.40 .000 euro inierttu dira, guztira, hemezortzi urtetan. Inbertsio horren %20 Berbaro euskara elkarteak, %44 norbanako edo eragileek eta %29 Plateruenaren jardunak ordaindu dute; %7 da ordaindu barik gelditu dena, finantza erakundeei zorretan.

Plateruenaren jardunaren eragiketen bolumena, 7 4.000 eurokoa izan da, batez beste, urtean; langileen soldatak, salgaiak eta kanpo zerbitzuak ordaintzeko. Gastu horren iturriaren % 87 autofinantzaketa izan da, eta % 13 dirulaguntzak.

Eskerrak eman gura dizkiegu guztei. Durangoko Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, babesle pribatuei, eta, batez ere, Berbaro elkarteari eta Durangoko nahiz Euskal Herri osoko bazkide, laguntzaile eta kulturzaleei.

Durangarren ekimenez, kultura landua eskaini dugu Euskal Herri osorako

Plateruen kultur ereduak balio argiak zituen hasieratik eta zaindu ditu beti: herritarra eta profesionala, euskalduna eta kulturanitza, kritikoa eta bizizalea izan da.

1.126 bazkide izan gara Plateruena sustengatu dugunak; 877 herritar eta eragileren ekarpenekin ekin genion 2002. urtean, eta ieste 239 gehitu ziren 2014an. 69 profesional izan dira Platerueneko lan-taldearen parte denbora jarraituan. 10.000 kulturgile inguru izan ditugu lanean ekitaldietan: artistak, antolatzaileak, profesionalak, amateurrak, euskaldunak, euskalerritarrak, atzerritarrak.

Kultura denon artean egiten dugu. Denon ekimenez, denon lanarekin. Bi hamarkada hauetan itzaletan gelditu izan dena jarri nahi dugu, orain, lehen lerroko fokoen argitan: bazkideen borondatezko lana eta langileen borondate ordainezina. Eskerrik asko.

Hamaika milatik gora izan gara Durangoko plateruak. Zorionak zilargin guztoi Herriaren jabetzakoa eta herritarrek egina da, eta durangarren esku behar du Eraikin handia eta ederra uzten dugu Durangoko Udalaren jabetzan. Durangarrena da, beraz.

Ikuskizun eta ostalaritza azpiegiturak ere utziko ditugu bertan, kalitatezkoak eta erabilera anitzekoak. Horiek ere udalari uzten dizkiogu, herritarren esku jar ditzan.

Kulturgintzarako eta herrigintzarako eredu bat ere uzten dugula uste dugu, eta Durangon kultur bizitza oraindik eta handiagoa nahi genuke etorkizunean. Gure aldetk, betiko nahia eta indarra dugu euskal kultura sustatuko duen egitasmo ierri iat partekatzeko.

Iraganik eta gerorik ez dago, baina, orainik barik. Eta orain, hemezortzi urteko ibilbidea amaitzea dagokigu.

 

Ez diamante, ez perla, ez urregorririk.

Alegrantzia baino ez dago hoberik.

Durangoko Plateruak, 2020ko