Kultura Live zuzeneko musika duten Euskal Herriko areto pribatuen elkartea da.
Kultura Liven helburu garrantzitsuena erakundeen eta kontzertu pribatuetako aretoetako zeregin kulturala duten publiko orokorraren aldetiko ikuskapena egotea da eta baita hauen protagonismoa alor industrial eta turistikoaren barnean ematea ere. Horretaz aparte, lehentasunezko xede bezala ezartzen da Kultura Live elkarte batean bihurtzea, zeina den gai Euskal Herria kontzertu pribatuetako areto gehienak biltzeko eta erakusteko. Beraz, Kultura Livek ateak irekitzen dizkio ekitaldiak programatzen dituzten areto pribatu guztiei, aipatutako lurraldeen barruan. Kultura Liveren existentziaren erronkak:
- Kultura Live Euskal Herria kontzertu pribatuetako areto gehienak biltzeko eta erakusteko gai izango den elkartean bihurtzea
- Kultura Liveko zeregin kulturala duten kontzertu pribatuetako aretoen onarpena lortzea, baita hauen garrantzia alor industrial eta turistikoan, administrazio publiko eta erakunde pribatuen aurrean.
- Elkarkideek eskatzen dituzten lizentzien erregularizazioa eta homogeneizazioa, bere kontzesioa Kultura Administrazioaren menpe egon dadin.
- Administrazio eta erakunde guztien aurrean, Kultura Live musika-areto pribatuen goreneko ordezkarian bihurtzea.
- Zuzeneko musitaren promozioa, komunikazioa eta zabaltzea eta elkarkideen gainerako iharduerak.
- Musika zuzenean gozatzeko, espazioen mantenua eta sortzea bultzatzea.
- Euskadi eta Nafarroako mundu kulturalean elkarkideen iharduerak eta hornidurak barneratzea.
- Lan-zirkuito eta hedapen-mekanismo arrunten eta multzoen sorkuntza.
- Aforo txiki eta ertaineko areto pribatuentzat babes berezia lortzea.
- Legezko administrazio eta erakunde guztien aldetik, urteroko aurrekontuko diru-hornidura finkoa lortzea Kultura Liventzat.
- Elkarkide eta artista-talde, sustatzaile eta beste agenteen arteko akordioak sustatzea, bien mesederako.
- Harremanak izatea ikus-entzunekoekin eta espezializatutako agerkariekin, hala behar izanez gero, Kultura Liven helburu, erronka eta iharduerak zabaltzeko.
- Elkarkideak juridiko eta moralki babestea.
- Kontzertuetako aretoen talde-ikuskera sustatu eta hobetzea, erakunde kulturalekin berdintzeko.
- Baliabideen ekiparazioa lortzen saiatzea, kontzertu-areto pribatu eta publikoen artean.
- Gizarte segurantzan edo bestelako entitate publiko baten barruan, kudeatzailetza baten sorkuntzan laguntzea. Honela, zuzenezko musika aretoetan ekitaldiak ematen dituzten artistak izena emana izango dute.