16 urtetik beherakoak Nafarroako musika aretoetan sartu ahal izango dira

Kultura Live elkarteak 2018ko urriaren 16an Nafarroako Parlamentuan egindako eskariak aurrera egin du eta 16 urtetik beherakoak Nafarroako dantzaleku, diskoteka eta antzekoetan sartu ahal izango dira zuzeneko musika emanaldiak daudenean.

2019ko urtarrilaren 11an Parlamentuko Osoko Bilkurak Nafarroako Kultur Eskubideei buruzko Foru Legea onetsi zuen.

16 urtetik beherakoak dantzaleku, diskoteka eta antzekoetan sartu ahalko direla ere onartu zuen zuzeneko emanaldiak daudenean. “Beren guraso edo tutoreekin sartu beharko dira, eta emanaldia amaitzen denean adingabeak ezin izanen dira establezimenduan geratu”. Hala, “adingabeek kulturarako duten eskubidearen eta haien babesa segurtatzeko betebeharraren artean behar den oreka bermatu” nahi da. Talde eta elkarte guztiek sinatu duten zuzenketa horren ondorioz aldatu eginen da martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 10. artikuluaren 5.a) apartatua.

Kultura Livek Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizunak sailarekin lanean jarraitzen du aldaketa hau Bizkaiako, Arabako eta Gipuzkoako zuzeneko musika aretoetan gauzatzeko.

Hemendik Queremos Entrar elkarteak eskainitako laguntza eskertu nahi dugu.

#sartunahidugu, adingabekoak kontzertu aretoetara joateko eskubidearen alde

Kultura Live, Euskal Herriko musika areto pribatuen elkartea, 2016an hasi zen adingabekoak musika aretoetara kontzertuak ikustera joan ahal izateko legearen aldaketa bultzatzeko ekinean.

Gaur egun Joko eta Ikuskizunei buruzko araudiak ez die uzten adingabekoeigaueko hamarretatik aurrera  zuzeneko musika aretoetara gerturatzen. Nahiz eta haien guraso edo tutore legalak lagunduta egon.

Kultura Live elkartetik adingabekoak musika aretoetara joan ahal izateko ondoko aldaketak eskatzen ditugu:

19. Artikulua 2. c

Adingabeak dantzalekuetan, dantza-aretoetan eta diskoteketan sartzea eta egotea, kalterik eragin gabe adingabeentzako saioak egiteko baimena duten dantza-areto edo diskotekei buruz edota gazte-aretoei buruz xedatutakoari. Ondoko salbuespenarekin: zuzeneko musika emanaldiak antolatzen direnean hamasei urtetik beherakoak bere guraso edo tutore legala lagunduta joan beharko dira.

Kontzertua amaitzean aretoa utzi beharko dute.

19. Artikulua 2. d

Hamasei urtetik beherakoak taberna berezietan, pub eta disko-tabernetan sartzea eta egotea, salbu adin nagusikoekin daudenean, alkoholik kontsumitu barik eta 22:00ak arte. Ondoko salbuespenarekin: zuzeneko musika emanaldiak daudenean gurasoek edo tutore legalak lagunduta egon ahal izango dira beti ere kontzertua amaitu bitartean.

Horretaz gain adingabekoak zuzeneko emanaldia dagoen bitartean identifikatuta egotea ere eskatzen dugu. Adibidez eskumuturreko batzuekin.

Guztion artean legea aldatu edo moldatzea espero dugu adingabekoek zuzeneko musikaz helduek ditugun aukera berdinekin gozatzeko aukera izateko.

Prozesu honetan Queremos Entrar elkarteak eta bereziki Almudena Palaciosek eskainitako laguntza eskertu nahi dugu.

Argazkia: Pawl Downey Lizentzia: CC BY 2.0

Jarri zaitez gurekin kontatuan