Primavera Pro 2018: musika aretoen nazioarteko kongresua

2018ko ekainaren 1ean ASACC, Live DMA eta Liveeurope elkarteek Primavera Pro topaketan urtero antolatzen duten musika aretoen nazioarteko kongresuan izan zen Kultura Live.

Egun osoan zehar burututako jardunaldian panel hauek landu ziren (gazteleraz):

Music Moves Europe: el futuro de la inversión en el sector en el ámbito de la Unión Europea, Clubbing en Europa: Quo Vadis, Iniciativas contra la violencia sexual en locales europeos, Entender el papel de las salas underground en Europa eta Las salas de conciertos como hubs para la innovación social.

Hau da egun osoan zehar entzundakoaren laburpena:

Musikak balore ekonomikoan eta giza baloreetan duen presentziak eragin nabarmena izan du sormen industrien hazkundean.

Komunikabideetan beti musika bera entzuten da. Musika Anglosaxoia totiko musikari gailentzen zaio eta hori aldatzeko bideak landu behar dira.

Gentrifikazioaren eragina. Aretoen alokairuaren prezioa igotzeak horietako askok ateak itxi edo tokiz aldatzea eragin du. Erdigunetik kanpoaldera mugitu dituzte areto asko. Turismoak arazo honetan duen eragina neurtu behar da eta instituzioek arazoa konpontzeko neurriak hartu behar dituzte.

Askotan musika denbora-pasa bezala ulertzen dute tokiko agintariek eta hori baino gehiago dela gogorarazi behar zaie.

Bartzelonan abian jarritako ‘No Callem’ ekimena eta Europako beste herrialde batzuetan martxan jarritako ekimenak errefente bezala erabili behar dira. Areto eta jaialdietako langileen formakuntza ezinbestekoa da.

Aretoek berrikuntza proiektuak bultzatu behar dituzte publiko berrietara heltzeko, bizilagunak gerturatzako eta ohiko publikoa sendotzeko. Publikoa, musikariak eta aretoak batuko dituzten proiektuak izan behar dute.

Argazkia: ‘Clubbing in Europe’ panela: Cora Novoa, Pamela Schobess, Olaf Boswijk

Argazkiaren iturria: Primavera Pro

Nazioarteko zuzeneko musika aretoen jardunaldia, Primavera Pron

Ekainaren 2an, ostirala, zueneko musika aretoen nazioarteko jardunaldia egin zen Primavera Sound jaialdiko profesionalei zuzendutako Primavera Pro azokako ‘Mirador’ gunean. ‘Music Moves Europe‘ ekimenaren aurkezpenarekin hasi zen eguna. Musikaren sektorearen 50 elkartek baino gehiagok parte hartzen duten proiektua. Digitalizazioa, profesionaltasuna bultzatzea eta bertoko taldeak bultzatzeko ekimenak izan ziren aipatu ziren gaietako batzuk.

Music cities: London, Hamburg, Oslo, Barcelona‘ mahai-inguruan hiri hauetako ordezkariak aritu ziren. Balore kateak sortzearen garrantzian bat egin zuten guztiek. Europako Iparraldeko ekimen publikoen eredua nabarmendu zen eta Londresen azkeneko urtean areto ertain eta txikiak babesteko bultzatu dituzten ekimenak aurkeztu zituzten. Zuzeneko musika aretoek hirietako ekonomia eratorrian duten garrantzia nabarmendu eta areto hauek babesteko ekimenen beharra defendatu zuten. Gaueko ekonomiak hiri hauetan duten garrantzia ere gogoratu zuten eta Austin (Texas, AEB) hiriak egindako ‘Munduko Zuzeneko Musikaren Hiriburua’ marketing kanpaina aipatu zuten.

Live Style EuropeLive DMA Europako Musika Aretoen Elkarteak datozen lau urtetan gauzatuko duen programa da. ‘Live DMA presents Live Style Europe‘ aurkezpenean azaldu zuten. Creative Europe ekimenaren baitan landu dute proiektua eta hainbat ekimen bultzatuko dituzte: ikerketak, aretoen lan dinamikei buruzko datuak biltzeko lanabesak, elkarlanak, etab. Kultura Live Live DMAko bazkide gara eta Live Style Europe ekimenean parte hartuko dugu.

Jardunaldia ‘Sound Regulation, Safety & Neighbour Relations-Music Venues Rights and Duties’ topaketarekin amaitu zen non besteak beste Madrilen eta Bartzelonan lantzen ari diren ‘Mesa de ocio’ ekimenei buruz aritu ziren.

Donostiako Dabadaba aretoa bestalde, Primavera Sound jaialdian izan zen bere stand-arekin. Urtean zehar antolatutako hainbat kontzerturen afitxak (inprimaketa berezian), kamisetak, tote bag-ak etab. saldu zituzten. Tartean Bilboko Vulk taldearen diskoa ere.

Primavera Pro argazkia: Paco Amate

Dabadabak Primavera Sound jaialdian jarritako stand-a:

Jarri zaitez gurekin kontatuan