Monkey Week, Live DMA eta BIME

Azkeneko asteetan Monkey Week (Sevilla), Live DMA (Brusela) eta BIME ekimenetan parte hartu du Kultura Livek.

Aurretik Puerto de Santa Marian ospatzen zen Monkey Week jaialdia Sevillan egin dute aurten. Kultura Live proiektua aurkeztu genuen ikus-entzunezko baliabideak erabiliaz. Basque Music stand-ean hainbat kontaktu gauzatu genituen eta gure proiektua zabaltzeko aukera aparta izan zen.

Live DMA elkarteak Bruselan burutu zuen bileran ere egon ginen. Live DMA Europako jaialdi eta musika aretoen elkartea da. Urtero hainbat bilera egiten ditu eta azkeneko bileran beste herrialdeetako aretoen elkarteekin hartu emanak gauzatzeko aukera izan genuen. Esperientzia ezberdinak partekatzeko aukera eskaintzen digu elkarte honetako kide izateak eta Kultura Live hazteko aukera aproposa da.

Barakaldon ospatu zen BIME jaialdian ere izan ginen. Profesionalei eskainitako tartean hainbat hitzaldi eta mahai-ingurutan izan ginen. Musikaren sektoreko profesional ezberdinak ezagutzeko aukera izan genuen.

Jarri zaitez gurekin kontatuan