Bihar Kontzertura! Kanpainak sarrerak on-line erosteko deskontuak eskainiko ditu

Bihar Kontzertura! kanpainari esker sarrerak on line erosteko deskontuak eskainiko dituzte Kultura Live elkarteko aretoek.

Irailetik abendura bitarteko iraupena izango du eta kulturaren kontsumoa bultzatzea eta publiko berriak sortzea du helburu. Gainera, Kultura Liveko bazkideek teknologia berrien erabilerarekin duten konpromezua ere bultzatu nahi dute.

Bihar Kontzertura! kanpainak Kultura Live osatzen duten 17 aretoetan ospatuko diren hainbat emanaldi babestuko ditu.

Jarri zaitez gurekin kontatuan