Zilar ikastaroak, Plateruenan

Plateruena

Durangoko Plateruenak 3 ikastaro antolatu ditu kulturgintzaren aspektu ezberdinak konpartitzeko:

Soinu teknikari hastapen ikastaroak: ikastaro hau izan liteke sonorizazioa interesa duen herritarrarentzat edota euren jardueratan soinu ekipoak erabili behar dituzten sortzaile eta eragileentzat. Ikastaroa Plateruenako soinu teknikari egoiliarrak, Igor Iglesiasek, emango du eta Plateruenan bertan emango da bertako ekipoa baliatuz. Hamar orduko ikastaroa izango da.

Abenduaren 15ean, 18etatik 22ak arte.

Abenduaren 21ean, 18etatik 22ak arte.

2 orduko epilogoa, praktikak eginaz abenduaren 22an edota 30ean.

Argi teknikari hastapen ikastaroa: argi teknikari lanean edo argiztapenean jakinmina duen norbanako edota sortzailearentzat ikastaroa, Plateruenako argi teknikari egoiliarra den Maitane Serranoren eskutik. Argiztapen materiala, teknika, argi testura eta tonalitateak landuko dira ikastaroan. Lau orduko ikastaroa izango da abenduaren 19an 20etatik 22ak bitartean eta abenduaren 26an 20etatik 22ak bitartean.

Kontzertuak antolatzeko ikastaroa: kontzertuak antolatzeko orduan kontuan izan beharrekoak konpartitzen saiatuko gara ikastaro honetan. Kontratazioa, antolaketa, komunikazioa, administrazio kontuak, etab. Ikastaro hau Plateruenako Kulturgintzako teknikari den Ihintza Orbegozok emango du abenduaren 26tik 30era bitartean, egunero 17etatik 19ak arte. Bereziki pentsatua musika munduan interesa duenarentzat edo kontzertuak antoaltzen dituen eragile, jai batzorde edo kulturgileentzat.

Ikastaro guztiak doakoak izango dira. Izena emateko abenduaren 12a izango da azken eguna, Plateruenako barran bertan, telefonoz 655 706005 zenbakian edo zuzendaritza@plateruena.net helbidera mezua bidalita.

Zilar ikastaroak

Jarri zaitez gurekin kontatuan