Granada Experience: Audience Development

2017ko abenduan Live DMA elkarteak Rennes hirian egin zen Transmusicales jaialdian antolatutako ‘Audience Development’ lan taldean parte hartu zuen Kultura Livek.

Live Style Europe ekimenaren baitan aurkitzen dira gai ezberdinak lantzeko osatzen diren lan talde hauek.

Apirilaren 11tik 13ra Granada Experience topaketan izan zuen jarraipena Transmusicales jaialdian osatu zen lan taldeak. Kasu honetan Kultura Live elkarteko ordezkaria Azpeitiko San Agustin aretoa izan zen.

Hiru egunetan zehar Europa osoko ordezkariekin lanean aritzeko aukera izan genuen beste herrialde batzuetako esperientziak zuzenean ezagutuz. Rennes-en hasitako lana jarraitzeaz gain hainbat ekimen sortzeko lehen pausuak osatu ziren, ikus-entzuleekin lan egiteko dinamikak sortu ziren eta Live DMA elkartearen giza kultural oinarrietaz eztabaidatu genuen.

Kultura Livek Live DMA elkarteak ekainaren 4tik 6ra Bilbon ospatuko duen Batzar Nagusia antolatuko du. Egun horietan Europa osoko musika aretoetako eta jaialdietako elkarteetako 40 kidetik gora Kafe Antzokian bilduko gara.

Jarri zaitez gurekin kontatuan