7.426 pertsona bildu ditu Musik On ekimenaren bigarren edizioak

Musik On, Musika Aretoen Asteburua, ekimenak 7..426 pertsona bildu zituen Kultura Live elkarteko aretoetan azaroaren 23tik 26ra antolatutako 25 kontzertuetan.

Corizonas, Mikel Urdangarin, Fuel Fandango, Glaukoma, Elena Setien, Twinkle Brothers, Gansos Rosas, Mount Kimbie edo Porco Bravo bezalako musikariek eta taldeek parte hartu zuten Musik On-en bigarren edizioan.

Zuzeneko Musika Aretoek urtean zehar egiten duten lana nabarmendu nahi duen proiektu honek 2018ko azaroaren 15etik 18ra burutuko du bere hirugarren edizioa.

Argazkia: Dave Blanco Bilbao Indie Music

Musik on 2017

CORIZONAS, MIKEL URDANGARIN, PORCO BRAVO, GLAUKOMA, FUEL FANDANGO, TWINKLE BROTHERS, ELENA SETIEN, SU TA GAR, MOUNT KIMBIE, SALTO, KURT WEISS & BOB SANDS 5tet, IGUANA DEATH CULT, MOCKER´S, GANSOS ROSAS, ZONA CERO, AVALANCH, NAKANY KANTÉ, FREAD CROWD, SMILE, AMIGOZ, ONIRYUM, BILLY BOOM BAND eta MIDNIGHT BOOGIE WEEKEND, ‘MUSIK ON, Musika Aretoen Asteburua’ ekimenaren bigarren edizioan.

Azaroaren 23tik 26ra ‘Musik On, Musika Aretoen Asteburua’ ospatuko dute KULTURA LIVE elkarteko aretoek.

2016an egindako lehendabiziko edizioan bezala ekimen honek musika aretoen lanak musikaren sektorean duen eragina azpimarratzea du helburu. Horretarako asteburu bakar batean musika aretoek eskaintzen dituzten kalitatezko kontzertuen kopurua eta gizartean zuzeneko musikak duen garrantzia nabarmendu nahi da.

MUSIK ON gizarteratzeko asmoarekin datozen asteetan hainbat zozketa eta promozio egingo dira.

EUROPAKO MUSIKA ARETOEN BATZAR NAGUSIA, BILBON

2018an Live DMA elkarteak Batzar Nagusia Bilbon egingo da ekainaren 4tik 6ra. 2.500 musika areto eta jaialdi ordezkatzen dituen elkartean 15 herrialdetako 17 elkarte daude.

Egun horietan zehar Live DMA elkartearen nondik norakoak eztabaidatu eta etorkizunean gauzatuko diren proiektuak zehaztuko dira.

2017ko Batzar Nagusia Oslon egin zuen Live DMAk eta Kultura Live bertan parte hartu zuen.

NAZIOARTEKO PARTE HARTZEA

2017an zehar Kultura Live elkarteak nazioarteko hainbat ekimenetan parte hartu du. Apirilean Zipren egin zen Stamp Project ekimenean izan zen Plateruena Kafe Antzokia (Durango).

Azaroaren 8tik 10era Dabadaba (Donostia) aretoa Berlinen egin zen Stadt Nach Acht jaialdian izango da. Zuzeneko musika aretoen lana balioan jartzeko eta instituzioekin harremanak lantzeko jardunaldian arituko da.

Abenduan San Agustin (Azpeitia) aretoa publiko gazte eta berriarengana gerturatzeko proiektuak lantzeko lan taldean arituko da Renneseko Trans Musicales jaialdian.

Horretaz gain ekainean martxan jarritako Kultura Live Lab proiektuari esker Nazioarteko Zuzeneko Musika Aretoen Jardunaldia egin genuen Donostiako Dabadaban. Bertan, LIVE DMA elkarteko eta Creative Europe Desk Media Euskadiko ordezkarien parte hartzea izan genuen.

Nazioarteko azokei dagokionez Primavera Pro (Bartzelona), Mercat de Música Viva (Vic, Catalunya), Monkey Week (Sevilla) eta BIME musika azoketan hainbat ekimen martxan jarri ditugu.

MUSIK ON 2017 aurrerapena:

Azaroak 23 osteguna

TWINKLE BROTHERS

Atabal

Biarritz

 

Kutxa Beltza

Izar & Star VIII: ELENA SETIEN vs NICO & VELVET UNDERGROUND

Kafe Antzokia

Bilbo

 

SU TA GAR

Kafe Antzokia

Bilbo

 

KURT WEISS & BOB SANDS 5tet

Bilbaína Jazz Club

Hotel Conde Duque

Bilbo

 

SÓLSTAFIR + MYRKUR + ÁRSTÍÐIR

Santana 27 / Fever

Bilbo

 

IGUANA DEATH CULT

Dabadaba

Donostia

 

Azaroak 24 ostirala

 

ELENA SETIEN

Dabadaba

Donostia

 

PORCO BRAVO + MOCKER´S

Plateruena

Durango

 

MOUNT KIMBIE

Atabal

Biarritz

 

GANSOS ROSAS

Zentral

Iruñea

 

MIDNIGHT BOOGIE WEEKEND

TT SYDICATE + ROLANDO BRUNO + Birdy + Los Sierra (Nuno y PedroTT Syndicate)

Hell Dorado

Gasteiz

 

AVALANCH + FEAR CROWD

Santana 27 / Fever

 

SMILE

Kafe Antzokia

Bilbo

 

Azaroak 25 larunbata

 

SALTO

Dabadaba

Donostia

 

AMIGOZ+ONIRYUM

Tunk!

Irun

 

NAKANY KANTÉ + DJ FLORO

Zentral

Iruñea

 

FUEL FANDANDO

Santana 27 / Fever

Bilbo

 

MIKEL URDANGARIN

Plateruena

Durango

 

GLAUKOMA

Beikozini

Ondarroa

 

PORCO BRAVO + ZONA CERO

Kafe Antzokia

Bermeo

 

CORIZONAS

Kafe Antzokia

Bilbo

 

GANSOS ROSAS

Doka

Donostia

 

MIDNIGHT BOOGIE WEEKEND

THE BLACKBIRDS + TITO RAMIREZ + Tim Smithers (UK) + Isb Lester (Mad)

Hell Dorado

Gasteiz

Azaroak 26 igandea

BILLY BOOM BAND

Zentral

Iruñea

Hemen da Musik On, Musika Aretoen Asteburua

John Paul Keith

Datorren asteburuan, azaroaren 24tik 27ra, ‘Musik On, Musika Aretoen Asteburua’ ospatuko dute Kultura Live elkarteko aretoek.

Ekimen honek musika aretoen lanak musikaren sektorean duen eragina azpimarratzea du helburu. Horretarako asteburu bakar batean musika aretoek eskaintzen dituzten kalitatezko kontzertuen kopurua eta gizartean zuzeneko musikak duen garrantzia nabarmendu nahi dira.

Hauek dira ekimen honetan parte hartuko duten aretoak: Kafe Antzokia, Santana 27 / Fever, Hell Dorado, Plateruena, Bermeoko Kafe Antzokia, Beikozini, Doka, Le Bukowski, Dabadaba, Sala Totem, Zentral Kafe Teatro, Tunk!, Atabal, Sala Noboo, Bilbaína Jazz Club y Azkena Bilbao.

Jarri zaitez gurekin kontatuan