IRUÑA JAZZ FESTIVAL, ZENTRAL ARETOAN

Otsailetik abuztura ospatuko den Iruña Jazz Festival jaialdiaren lehendabiziko edizioa burutuko du Zentral aretoak. Jazz musika protagonista izango duen proiektu honetan bertoko nahiz nazioarteko taldeek parte hartuko dute.

Iruñeako eszena kulturala jazz musikarekin osatzeko helburua du programa honek. Urte osoan zehar burutuko da eta Zentral aretoa izango da kontzertuak ospatuko diren tokia. Honela, musikaz gozatzeko giro berezia eskainiko du horretarako mahaiak eta eserlekuak kokatuaz. Emanaldiak zutik nahiz eserita ikusteko aukera egongo da.

Kontzertua burutzen den bitartean aretoko palkoa egokitu, musika eta gastronomia uztartu eta bertan afaltzeko aukera egongo da.

Programazioa:

Otsailak 22 asteazkena, 20:00etan AURKEZPEN FESTA: EVA FERNÁNDEZ GROUP

Otsailak 26 igandea, 19:00etan IGELAREN BANDA

Martxoak 9 osteguna, 20:30etan MARCELO ESCRICH SILENT TRÍO

Martxoak 21 asteartea, 20:00etan BIG BAND CSMN

Apirilak 2 igandea, 19:00etan BALDO MARTÍNEZ CUARTETO EUROPA

Apirilak 6 osteguna, 20:00etan M.A.P

Maiatzak 24 asteazkena, 20:00etan THE ROSSY VIBES QUINTET

Maiatzak 27 larunbata, 19:00etan JAZZ&SWING NIGHT CON LE DANCING PEPA

Ekainak 8 osteguna, 20:00etan MIKEL GAZTELURRUTIA

Iruña Jazz Fest

Jon Rodriguez argazkilariak eta Hell Dorado aretoak “SOUNDCHECKIN´ Vol. 2” aurkeztu dute

Jon Rodriguez

Gasteizko aretotik igaro diren hainbat musikariren erretratuek osatzen dute Jon Rodriguez Bilbao argazkilariaren bilduma berria. Argitalpen berri honetan azkenengo 3 urtetan ateratako 150 erretratu inguru bildu dituzte.

Jon Rodriguezek bere bi pasio batu ditu lan honetan: musika eta argazkilaritza. Ohikoa ez den musikarien ikuspuntu intimoago bat erakusten dute argazki hauek. Izan ere erretratuak soinu frogetan atera ditu eta ez zuzenekoak eskaintzen diharduten bitartean.

Argitalpen hau Hell Doradoren 15. urtemuga ospatzeko antolatu dituzten ekitaldien baitan aurkitzen da. Arabako Foru Aldundiaren laguntza izan du eta aretoan bertan eta Zuloa liburudendan erosi daiteke.

Jon Rodriguez

Jon Rodriguez

jon-rodriguez-1

Jarri zaitez gurekin kontatuan