Jon Rodriguez argazkilariak eta Hell Dorado aretoak “SOUNDCHECKIN´ Vol. 2” aurkeztu dute

Jon Rodriguez

Gasteizko aretotik igaro diren hainbat musikariren erretratuek osatzen dute Jon Rodriguez Bilbao argazkilariaren bilduma berria. Argitalpen berri honetan azkenengo 3 urtetan ateratako 150 erretratu inguru bildu dituzte.

Jon Rodriguezek bere bi pasio batu ditu lan honetan: musika eta argazkilaritza. Ohikoa ez den musikarien ikuspuntu intimoago bat erakusten dute argazki hauek. Izan ere erretratuak soinu frogetan atera ditu eta ez zuzenekoak eskaintzen diharduten bitartean.

Argitalpen hau Hell Doradoren 15. urtemuga ospatzeko antolatu dituzten ekitaldien baitan aurkitzen da. Arabako Foru Aldundiaren laguntza izan du eta aretoan bertan eta Zuloa liburudendan erosi daiteke.

Jon Rodriguez

Jon Rodriguez

jon-rodriguez-1

Jarri zaitez gurekin kontatuan