Informazioa...
Erosketaren Baldintzak
Kultura Live-ko webgunean sarreren on-line erosketa burutzeak, erosleak hurrengo Erabilera Baldintza Orokorrak onartzen dituela adierazten du:
1. Sarrerak edota erantsitako dokumentuak (erosketa baieztapen e-mail-ak edota sarrerak autoimprimatzeko barra-kodea dituzten pdf-ak) ekitaldiaren egunera arte eskudirua izango balira bezala zainduko dira. Ez partekatu, ez erakutsi, ez eta zure sarrerak bidali, ez eta dokumentazioa inori bidali, kontzertuaren egunean ezagun edo ezezagun batek zure titulartasuna ordezkatu edo faltsutu dezakeelako. On-line erositako sarreraren jabeak edo norberaren izenean eta norberak pertsonalizatutako sarrera pertsonaren izenean dagoenak, erantzukizun osoa hartzen du bere sarrera bikoiztua, fotokopiatuta edo faltsifikatua aurkezten bada, honek ekitaldira sartzeko dituen eskubide guztiak galduz.
2. On-line erosketa behin bukatuta, sarrera ezin izango da aldatu edo bere zenbatekoa itzuli.
3. On-line erosketa behin bukatuta, ezin izango da eroslearen titulartasunaren daturik aldatu.
4. Ekitaldiaren antolakundeak honen egitaraua aldatzeko eskubidea gordetzen du.
5. Onarpen eskubidea gordetzen da.
6. Gure sarreren on-line erosketa eta sortzen diren imprimaturiko dokumentuak (erosketa baieztapen e-mail-ak edota sarrerak autoimprimatzeko barra-kodea dituzten pdf-ak) segurtasun neurri desberdinak dituzte. Antolakundea ez da arduratzen ekitaldiaren Antolatzaileak jakinarazitako saltoki ofizialetan erosi ez diren sarreraz.
Hondatuta, apurtuta edo faltsuketa arrastoak dituzten dokumentuek baimenduko dute Antolatzaileak bere jabeari sarrera debekatzea. Kasu hauetan, Antolakundeak Erabilera Baldintza Orokor hauetako 14. puntuan adierazitako akzio legalak ekiteko eskubidea gordeko du.
7. Eskatutako dokumentazioa edukitzeak eta hauen egoerak onarpen eskubidea baldintzatuko du.
8. Aretora sartzerako momentuan publikoa Legeak dioenaren arabera erregistratua izan daiteke, gaitzetsiz Antolatzailearen edo indarreko arautegiaren arabera objektu arriskutsuak nahiz argazki kamerak, bideo kamerak edo bestelako grabaketa aparatuak.
9. Musika ekitaldietan gordeta gelditzen dira ekitalditik eratorritako irudi eta jabetza intelektualen eskubideak, hortaz publikoak ezin izango du ekitaldiaren inolako grabaketarik egin Antolakundearen aldez aurreko baimen idatzirik gabe.
10. Eitaldia guztiz ezeztatzen bada, ekitaldiaren Antolakundea (inoiz ez Kultura Live) sarreraren zenbatekoa bueltatzeaz konprometitzen da. Salmenta kanalek sarrera honi gehitzen dioten banaketa kostua ez da, inongo kasuan, bueltatuko zerbitzu honen prestazioa sarreren erosketa momentuan egiten delako.
11. Kultura Live-k ez ditu, inongo kasuan, Ekitaldiaren Antolakundeari dagozkion betebehar eta erantzunkizunak bereganatzen.
12. Joaten den publikoa hedabide desberdinek ateratzen dituzten argazkietan ageri daiteke ondorengo sustapen-zabalkunderako.
13. Ekitaldi gehienetan sartzeko gutxieneko adin legala 18 urtekoa da. 18 urte beheragoko sarreren erosleek ekitaldira sartzeko adin minimoa honen Antolakundearekin kontsultatu beharko dute (inoiz ez Kultura Live-kin). Kultura Live ez da arduratzen 18 urte beheragokoen ekitaldietarako sarrera ukatzeko aukeraz.
14. Ekitaldiaren Antolakundeak sarreraren jabeari sarrera ukatu edo jabea bera barrutitik kanporatu ahal izango du Erabilpen Baldintza Orokor hauek ez baditu betetzen edo ekitaldiko Antolakundeak agindutakoa aintzat hartzen ez badu. Sarreraren ukapena edo kanporaketa posibleak izango dira ere, arrazionalki, barrutian bere egonaldiak jabearentzako edo ekitaldiko beste publikoarentzako egoera arriskutsua suposatzen duela aurreikusten bada; jende-olde batengatik edo baita agerizko intoxikazio egoeragatik ere, jabea pertsonalki erantzule eginez, kasu guztietan, norbere ekintza eta hutseginengatik hauek gainontzekoei kalteak eragitean edo kalte materialak sortzean.
15. Edonolako iruzur, lapurreta, osketa nahiz ekitaldiaren Antolakundeari zuzenean edo zeharka jabetzari sortutako kalteek, honi baimena ematen diete eragileen kontra egokiak iruditzen zaizkien neurri legalak, zibilak zein penalak, erabiltzeko.
Sarrerak



