Egin zaitez Kultura Liveko kide

Izan Euskal Herriko zuzeneko musika aretoen sarearen parte.

Informazioa eskatu

Nor gara

Kultura Live Euskal Herriko zuzeneko musika areto pribatuen elkartea da.

Gure helburuak

  • Euskal Herriko kontzertu pribatuetako areto gehienak biltzeko eta erakusteko elkarte gisa jardutea, Administrazio eta erakunde guztien aurrean areto pribatuen ordezkari nagusitza.
  • Zuzeneko musika eta elkarkideen iharduerak sustatu, komunikatu eta zabaltzea, behar izanez gero ikus-entzune eta argitalpen espezializatuekin harremanak izanda.
  • Musika zuzenean gozatzeko espazioak sortu eta mantentzea bultzatzea, Euskadi eta Nafarroako kultura-ereduan integratuta.
  • Elkarkideen lan-zirkuito eta hedapen-mekanismo komunak sortzea, eta artista-talde, sustatzaile eta beste agenteekin akordioak sustatzea bien mesederako.
  • Elkarkideak juridiko eta moralki babestea eta aforo txiki eta ertaineko areto pribatuentzat babes berezia lortzea.
  • Administrazioen aldetik Kultura Liverentzako urteroko aurrekontu-hornidura finkoa lortzea, eta kontzertu-areto pribatuak erakunde kulturalekin baliabideen aldetik berdintzea.

Atxikitzeko baldintzak

Kultura Live Euskal Herrian zuzeneko musika programatzen duten eta elkartearen proiektuan parte hartu nahi duten areto pribatuei irekita dago.

Galdetu elkarteari indarrean dauden baldintzei, beharrezko dokumentazioari eta kuotei buruz.

Nola hasi

Idatzi kontaktu-formularioaren bidez. Adierazi aretoaren izena, kokapena eta kontakturako pertsona, eta azaldu Kultura Liveko kide izan nahi duzula. Informazio-kontsulta da, ez alta automatikoa.

Nor gara · Kultura Live