30 abuztua, 2016 kitxune

Zuzeneko musikak alaiagoak egiten gaitu

Salón de Baile - Fusion Festival 2011.

Australiako Deakin Unibertsitateak egin duen ikerketa batek erregulartasunez kontzertuetara doazen pertsonak alaiagoak direla ondorioztatu du.

If you’re happy and you know it: Music engagement and subjective wellbeing‘  izena duen ikerketa soziologikoak mila lagunen artean gauzatu du galdeketa. Hauen erantzunekin zuzeneko musika zoriontasunarekin harremanduta dagoela ondorioztatu du. Zuzeneko musika esperientzia hori partekatzen dugunean, dantza egiten dugunean, abestiak kantatzen ditugunean edo eszenatokitik hurbil jartzen garenean alaiago sentitzen gara. Jarduera hauek bizipozaren balioztatze indibiduala aztertzen duen Ongizate Subjektiboarekin zerikusia dute.

Zuzeneko musika partekatzeak duen garrantzia nabarmentzen du ikerketa honek eta hori lagunekin egiten dugunean bakarrik egiten dugunean baino gehiago gozatzen dugula ondorioztatzen du.

Berriaren argazkia creative commons lizentzia du  eta Montecruz Foto-ren jabetza