6 urria, 2016 Kultura Live

15 urte bete ditu Hell Dorado aretoak

David Marks

Irailaren 24ean David Marks & The A-Phonics taldearen kontzertuarekin batera hamaseigarren denboraldia hasi zuen Gasteizko Hell Dorado aretoak eta horrekin batera 15. urtemuga ospakizunak.

Euskal Herrian nortasun gehien duen aretoak 15 urte daramatza jadanik. Denbora honetan zehar gure mugen baitan eta baita kanpoan ere erreferente batean bilakatu da.

Denboraldi berrian maila handiko kontzertuak eskainiko ditu (Death, Electric Mary, Sex Museum, etab.). Horretaz gain zinema emanaldiak eta liburu aurkezpenak egingo dituzte. Aldez aurretik Jon Rodriguez-ek burutu zuen argazki erretratu liburua bezalako lanak argitaratuko dituelarik.

Urtero antolatzen dituen kontzertuen kopurua urtearen eta garaiaren arabera aldatzen bada ere 60-75 ekitaldi inguru antolatzen dira. Guztira mundu osoko 120-145 talde aritzen dira urtero Hell Doradoko eszenatokian. Urte guzti hauetan zehar 1.900-2.000 banda igaro dira gasteizko aretotik.

Helldorado Kultur Elkarteak musikarekin harremana duten ekimen ezberdinak bultzatu ditu: kale jaialdiak, antzezlanak, liburu eta bidoklipen aurkezpenak, hitzaldiak, etab. 2009tik hezkuntza arloan lan egiten du eta urtero Gazte Rock udako gazte rock egonaldiak antolatzen ditu.

2012tik Sancho El Sabio Fundazioak Hell Doradok ekoizten duen material grafikoa biltzen du.

Entzumen arazoetaz ohartarazteko kanpainak ere bultzatu ditu eta 2014an Eusko Jaurlaritzarekin batera tapoiak eta zarateren erabilera okerrari buruzko arriskuaz ohartarazten zituzten informazio orrialdeak banatu zituzten.

Long live Hell Dorado!

Argazkia: Sergio Martin Photography